Kontadoresek gazteei zuzendutako 8 laborategi programatu ditu otsailaren 2tik abiatuta maiatzaren 30era. Laborategiak batez ere sorkuntzan oinarrituko dira baina egongo dira ere dantza, sukaldaritza eta gazteentzako formazio saioak.
Kontadoresek hainbat ikastaro programatu ditu 2023ko otsailetik 2023ko maiatzera bitartean. Guztira 96 plaza eskainiko dira, 8 laborategi kulturaletan banaturik. Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Udaberri honetan, sorkuntza analogikoak garrantzia hartuko du, argazkilaritza esperimental eta analogikoko laborategia jarriko da martxan, horretaz gain, dantzak, zinema sorkuntzak, gazteen osasun mentalaren inguruko formazioak eta emakume gazteentzako bizikleta ekintzailetza bultzatuko da.
Elkarlanean osaturiko proposamenak ere egongo dira. Gipuzkoako Foru Aldundiaren Treba Gazteak programarekin batera doako laborategi bat egongo da gazteak eta osasun mentalaren gaia jorratzeko: Suizidioa, hitz egin daiteke.
Era berean, Juntura Kooperatibak egindako lantegia egingo da Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean Txirri Rriot izenarekin. Lantegi honetan, bizikletan egingo den ibilbide batean zehar, hiriko puntu kritikoak seinalatuko dira esku-hartze artistikoen bidez.
Bestalde, Nagore Legarreta argazkilariarekin martxan jarriko dugu argazkilaritza esperimental eta analogikoko laborategia. Aldi berean, Zine_lab elkarteko kideekin eta Bideberriko ikasleekin martxan jarriko da zinema laborategi bat.
HEMEN daude proposamenei, egutegiari, ordutegiei eta prezioei buruzko zehaztasunak.
PARTE HARTZEKO IRIZPIDEAK
Oro har, gazteei espresuki zuzenduriko ikastaroak dira, 18-30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldaturik dauden gazteek. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek ere parte hartzeko aukera izango dute, euren parte-hartzea egokia dela joz gero, eta plaza libreak egonez gero.
IZENA EMATEA ETA INFORMAZIOA
Webgune honetan eman daiteke izena: www.kontadores.eus
Webgune horretan ikastaroei buruzko informazio guztia ere topatuko duzu.
Kontadores Gazte Zentroa: Pasai San Pedro 13 , Bidebieta, Donostia.
Tel.: 943 483 476
Webgunea: www.kontadores.eus
Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 17:30 - 20:30
Larunbata: 17:00 – 21:00