Kontadores Zentroak Antzerki Sozialeko laborategi bat antolatu du martxoaren 30ean, irekia eta doakoa. Laborategi hau “Arta kolektiboak” eskainiko du.
Arta Kolektibo bezala gertukoak diren bizipenetatik eta historiek gugan mugitzen dutenetik sortzen dugu. Laborategi honetan antzerki sozialaren bitartez antzerkia emakumeen topagune, hizkuntza eta tresna gisa erabiliko dugu. Jolasa ez da inoiz geldituko, ez da emaitzik bilatuko, ezta irtenbiderik ere ez. Garrantzitsuena emakumeok geure burua egile gisa eta gure istorioen subjektu gisa ezagutzeko esperientzia izatea izango da. Laborategian antzerki lengoaiaren bitartez egunerokoan gertatzen zaizkigun egoerak identifikatu ditugu, hauen inguruan hausnartu, bestearen lekuan jarri, entzun, pentsatu, adierazi eta modu aktiboan gure bizipenak partekatzeko.
* Emakumeei (zis eta trans) eta pertsona ez bitarrei eskainitako laborategia.
Ez da esperientziarik behar tailerra egiteko.
Ordua: 17:30-19:30.
Lekua: Kontadores Zentroa.
Plaza kopurua: 12
Doakoa
Laborategi honetan parte hartzeko: 943 48 34 76 / Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.