ALBISTEAK

Esku artean dugun proposamena, Musgo topalekua, 2022an Gipuzkoako Aldundiak Auzolanean dirulaguntza jaso zuen Eferbeszentziak proiektuaren emaitza da. Hain zuzen, arte elektronikoak eta iruditegi kuirrak uztartzen dituen topaleku bat sortzea hartzen du helburutzat, Europa mailan eta Euskal Herrian musika eta esperimentazio sonoroaren hainbat adierazpide batuko dituen programazioa osaturik.


Topaketa hauek 2023ko apirilaren 28-29an ospatuko dira Donostiako Kontadores eta Mogambo aretoan, besteak beste, Euskal Herriko OLOR, M403 edo Darkeider, eta Berlinen, Erroman, Bartzelonan edo Madrilen euren jarduna garatzen duten Belen Zer, Daddies On Acids, Las Shivas del Ritmo eta Bathory-ren emanaldiak eskeiniz.


Emanaldi hutsak biltzeaz harago, Eferbeszentziak proiektuan jaso genuen bezala, Musgo Topalekuak bidegurutze bat eragin nahi du, praktika artistiko elektronikoen inguruan antolatzen diren eszena kuirren, emakumezko eta populazio LGTBIQ+-aren errepresentazio praktiken eta musika elektronikoak komunitateak ehuntzeko izan duen potentzialitatearen artean.

TAILERRA:
Ikasketa kolektiboa bultzatzen duen tailer batekin eman nahi diogu hasiera topalekuari. Ekintza honetan “white sound generator” transistorea eraikiko dugu:
Giza entzumen-sistema ez dago inoiz isilik.
Naturan, gelako pribatutasunean, belarriko tapoiekin, etab., bake auditiboa bilatzen dugu, baina alferrik da. Soinuaren pertzepzio fenomenoa, konplexua baita: etengabe entzuten dugu, borondatez ala gabe. 
Gure entzumen-aparatua mugatua da, 40 eta 20.000 Hz artean dabil, baina frekuentzia espektroa askoz ere zabalagoa da.
"Ciborgintza": soinuaren pertzepzioa handitu nahi dugu.
Aparatu elektronikoekin elkarrekintzan, sinbiosian, zentzumenen gabezia, soinu zuriekin bilatzen dugu.
Zarata zuria "de fondo" dagoenean, entzumena eta entzumenaren garun-azala asetu egiten dira, eta, beraz, gainerako soinuak ez dira gai izaten etengabeko entzumen-hesi hori gainditzeko.
DIY transistore bat eraikita, gure belarriak soinu bioradar bihurtuko ditugu.

* Tailerra doakoa da eta sexu/genero disidenteen eta emankumezkoen parte hartzea lehenetsiko da.
eman izena Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean

 

Abendua 2023
A As Az O Os L I
1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

 

 

Gora joan