Kontadoreseko espazio ezberdinetan Idoiak bere lanak jarri ditu: eskulturak, grabatuak, argazkiak. Olerki ederrek laguntzen dute erakusketa.
Asteartetik ostiralera 17:30-20:30 eta larunbatetan 17:00-21:00 artean ikusgai izango dituzu haren lanak Kontadoresen.
“Nire amonaren eskuetan zegoen mundua. Zimur horietan lana, mina, plazera, eta ni naizen hori ere bai. Esku horiek biltzen zutena iraunkor bihurtzeko saiakera egin zuen kamerak. Eta aztarna bihurtu. Betikotu.
Argia eta iluntasuna. Izpiak eta itzalak.
Materia bihurtzen ditugu gure keinuak. Aho bat, zimurrik gabeko aurpegi bat. Mila aldiz errepikatuta, eta halere, desagertuko da igeltsuzko aztarna hori, ezereza nagusitzen delako materia ororen gainetik. Metatutako denbora baino ez gara.
Hezurrak, giharrak, eskulturak eta grabatuak.
Noiz hasten da zer eta non bukatzen da? Zer da iraunkorra? Zer aldakorra? Zer iragankorra? Erantzunak baino galderak. Eta erakusketa honetan biltzen diren artelanak.
Argia, eskuak, eskulturak eta pinturak.
Oraingoz, hemen gaude denak. “
IDOIA MOTINO MENDEZ (1990, Orereta)
Goi mailako Diseinu Grafikoko zikloa egin zuen Urnietan eta Arte Ederren Gradua Leioan, EHUko Arte Ederren Fakultatean.