Urtero bezala, aurten ere KONTAFESTA egingo dugu ekainaren 30ean.
Oraingo honetan ikasturte honetan Kontadoresen hazten ikusi dugu VOGUE dantza estiloaren inguruan bildu den gazte taldeak "Paris is Burning" filma ikonikoaren proiekzioa egingo du eta ondoren Balroom erakustaldia egingo dute. Ekintza hau Harrofest jaialdiaren barruan programatu dugu, lgtb eta arrazakeriaren kontrako mugimendu biltzen duen jaialdiarekin kolaborazioan, hain zuzen ere.
Ondoren, Gartxot kantariak GHAU proiektua eskainiko digu, musika eta dantza erakustaldi bikaina eskainiz. Gogo itzela genuen gazte donostiarra gurea izan zedin eta ziur gaude emanaldi oso berezia izango dela.
Gainontzean, edaria, jatekoa eta giro ona izango dugu!
Sarrera librea edukiera bete arte!
Animatu!
KONTADORES
EKAINAK 30
17:30-19:30 Film proiekzioa eta ballroom erakustaldia
19:30 GHAU (Gartxot) eta mokadutxoak!!!