ALBISTEAK

Kontadoresek hainbat laborategi programatu ditu 2023ko urria eta 2024ko otsaila bitartean.

Gazteen interesak, beharrak eta gustuak kontuan izanda osatu da programazioa eta eskaintza haien poltsikora egokitutako prezioekin egin da. Aurten, dantza, argazkilaritza eta jantzien sorkuntza nabarmentzen dira. Elkarrekin eta gozamenetik aritzeko espazioak izango dira, zentzumenetatik ikasteko eta gaitasunak zabalduz.

Oro har, gazteei zuzenduriko ikastaroak dira, 18 eta 30 urte bitartekoei, hain zuzen ere. Lehentasuna izango dute Donostian erroldatutako gazteek. Laborategien eskaintza aurretik aipatutako adin tarteari zuzendurik badago ere, 18 urtetik beherako eta 30 urtetik gorako pertsonek parte hartzeko aukera izango dute, euren partaidetza egokitzat joz gero, eta tokirik geratzen bada.
Izen ematea www.kontadores.eus webgunean egin ahal izango da. Edozein zalantza izanez gero, telefonoz 943483476 edota posta elektronikoz Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean argituko da.

Azaroa 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

 

 

Gora joan