ALBISTEAK

Azaroaren bian, 19:30ean Kontadoresen, “Argi, Gorri, Hatz” erakusketaren aurkezpena izango dugu.

Bertan, Nagore Legarretak dinamizatutako argazkilaritza esperimentala laborategian (2022-2023) sortutako irudiak ikusteko aukera izango da abenduaren 30era bitartean.
LABO 2022-2023ko ikasturtean Kontadoresen abiatu zen argazkilaritza esperimentaleko laborategia da. Argazki teknika tradizionalak ikuspegi garaikide batetik lantzen dira bertan. Horrez gain, banaka egin izan den jarduna, taldean eta elkarren lanak ukituz, garatzen da gure lantegian. Erakusketan 6 hilabeteko esperimentazioak emandako hainbat lanen aukeraketa jasotzen du. Badugu gure lana garatzen den tokiari lotuta jarduteko ikuspegia ere, eta hori dela eta, Kontadores kokatzen den Bidebieta auzoko arkitektura landu dugu, ontziekin eraikitako argazki kamerekin. Kontadoresen dabiltzan beste laborategietako kideak ere erretratatu ditugu, zehazki, DANCEHALLeko taldearekin goiz pasa ederra egin genuen. Horrez gain, norbere bilaketa pertsonalari tartea ere egin diogu eta bide horretan sortu diren lanak eta iruditeria ere ikusgai dituzue pareta hauetan. Ontziekin egindako kamerak, zulo bakar edo anitzekoak, pelikula, errebelatzea, positibatzeko aukera ezberdinekin jolastea, eskaneatzea, plotterra eta paperaren mundua izan dira lanerako tresnak.


Egileak: Amaia Badiola, Aroa Frías, Iker Sanz, Lorea Segurola, Maialen San Juan, Maite Anton, Nora Alberdi eta Arantxa Areizaga. Dinamizatzailea: Nagore Legarreta.

Azaroa 2023
A As Az O Os L I
1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30

 

 

Gora joan