Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko.
- Dinamizazioa: Lander Ganzo
- Gaiak, datak eta ordutegia:
Martxoak 28, 16:30 - 20:30 MUNDUKO ARROZAK Planetan gehien kontsumitzen den zerealak forma, kolore eta testura ugari eskaintzen ditu. Tailer eder honetan Asiako eta Europako hainbat herrialdetan barrena bidaiatuko dugu; eta ikasiko dugu askotariko eta zapore, kolore eta testura askotako plater tradizionalak, gozoak eta gaziak kozinatzen. |
![]() |
Apirilak 25, 16:30 - 20:30 SORMEN TAILERRA BERDURAK ERABILIZ Gure etxeetan eta merkatuetan ohikoak diren berdurak erabiliko ditugu, baina sormen ukitu bat emango diegu originalak izaten saiatzeko eta oinarrizko osagaiekin errezeta dibertigarriak eta txundigarriak sortzeko. |
![]() |
Maiatzak 23, 16:30 - 20:30 ESPEZIA ETA BELAR AROMATIKOEN SORMEN TAILERRA Tailer honetan espezia eta belar aromatikoen aroma, ñabardura eta zapore desberdinez gozatuko dugu maila sentsorialean. Batzuk aukeratuko ditugu eta errezeta desberdinak egingo ditugu, daukaten moldakortasuna eta beren arteko konbinazioen magia miresteko. |
![]() |
Ekainak 6, 16:30 - 20:30 ARGAZKIGINTZA GASTRONOMIKOAREN TAILER PRAKTIKOA Leiho bateko argi naturala erabilita, emozioak pizten dituzten irudiak sortzen saiatuko gara. Truko errazekin, atzealdeekin eta atrezzoarekin gure argazki gastronomikoak hobetuko ditugu errezetak partekatzeko eta gustagarriagoak izateko. Ekarri zure kamera eta sortu irudi erakargarri bat. |
![]() |
Fotografías: Lander Ganzo |
- Eguna: larunbata
- Plaza kopurua: 15 (salbuespena: argazkigintza gastronomikoa 10 plaza)
- Prezioa: 8 € saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.