Amaitutako laborategiak

ARGAZKIGINTZA: ERREBELATZE ANALOGIKOA

Gehien gustatzen zaizkizun argazkiak paperean eduki nahi dituzu? Jakin nahi duzu nolakoa den argazkia ateratzen duzunetik gehien gustatzen zaizkizun argazkiak errebelatzen dituzun arte egiten den prozesua? Laborategi honetan ikasiko dugu negatiboak lortzeko film bobinak zurian errebelatzen, eta gero paper fotografikora pasatzen laborategian.

Hori egin baino lehen, irteera praktiko bat egingo dugu bobina film kamerak erabiltzen ikasteko: filma prestatuko dugu, kameran kargatuko dugu eta argazkiak aterako ditugu; argia nola neurtu eta irudiak nola lortu ikusiko dugu.

  • Dinamizazioa: Davit Amunarriz
  • Datak: Apirilak 23 eta 30 eta maiatzak 7 eta 14
  • Ordutegia: 18:00 - 20:30
  • Eguna: osteguna
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 17,50 €

 

 

Gora joan