Amaitutako laborategiak

 Supper Club

Supper club edo afaritarako klubean aukera izango duzu elikagai berriak dastatzeko, kozinatzen ikasteko eta, batez ere, sukaldaritzari buruz hitz egiteko. Asmoa da menu bat prestatzea, eta prozesuaren esperientziak partekatzea.

Dinamizazioa: Gregory Schaefer

Gaiak, data eta ordutegia:

  • Otsailak 20, 16:30 - 20:30
    LIBANO
    Libanoko janaria jaki erdi-orientalaren adibide ezin hobea da: Errezeta eta zapore mediterraneoen, arabiarren, asiarren eta Afrikako iparraldekoen nahasketa bat da. Oilaskoa kebab estiloan egingo dugu, humusa, berenjena patea, espezia, ogia eta, amaieran, baklavah. Eguzkiaren janaria da ehuneko ehunean.

  • Martxoak 13, 16:30 - 20:30
    MAROKO, HAIN GERTU ETA HAIN URRUN
    Fezeko edo Marrakexeko medinetan galtzea dibertigarria da oso, jende, kolore, usain eta jateko gauza gozo asko izaten baitira... Kontadores Zentroko sukaldean egotearen antzekoa da! Tailer honetan, hegoaldeko gure bizilagunen sukaldaritza ondarea goratuko dugu hauek guztiak esploratuta: kuskusa, tagine, thé à la menthe eta gehiago!

Egunak: larunbata

Plazak: 8

Prezioa: 8€ saio bakoitzeko.

Oharra: saio hauek era independentean programatu dira.

 

 

Gora joan