Amaitutako laborategiak

BETETA!

Laborategi honetan, hainbat tokitako janaria prestatu eta dastatu ahal izango da. Osagai berezien, errezeta berrien konbinazioekin, eta zapore, espezia eta usain ugarirekin esperimentatu ahal izango dugu. Laborategia amaitutakoan prestatu ditugun platerak eraman ahal izango dira.

  • Dinamizazioa: Lander Ganzo
  • Gaiak, datak eta ordutegia:
  • Eguna: larunbata
  • Plaza kopurua: 8
  • Prezioa: 8 € saio bakoitzeko.
  • Oharra: saioak elkarren artean independenteak dira.

Otsailak 6, 16:30 - 20:30

MUNDUKO SALTSA GOZOAK

Munduko hainbat tokitako saltsa gozoak egiten ikasiko dugu, eta barazki, pasta, arraina zein haragia laguntzeko moduko aukerak ikusiko ditugu. Hemengo eta hango osagaiekin errezeta sinpleak sortuko ditugu, eta ohiko platerak usain gozoz eta freskotasunez betetzen ikasiko dugu. Albahaka, sesamoa, txilea, gurina, limoia, oreganoa edo sojaren gisako osagaiekin jolastuko dugu.

espezia eta belar aromatikoen soren tailerra

Martxoak 6, 16:30 - 20:30

MUNDUKO ARROZAK

Planetan gehien kontsumitzen den zerealak forma, kolore eta testura ugari eskaintzen ditu. Tailer eder honetan Asiako eta Europako hainbat herrialdetan barrena bidaiatuko dugu; eta ikasiko dugu zapore, kolore eta testura askotako plater tradizionalak, gozoak zein gaziak kozinatzen.

munduko arrozak

 

 

Gora joan