Laborategi honetan, hainbat tokitako janaria prestatu eta dastatu ahal izango da. Osagai berezien, errezeta berrien konbinazioekin, eta zapore, espezia eta usain ugarirekin esperimentatu ahal izango dugu. Laborategia amaitutakoan prestatu ditugun platerak eraman ahal izango dira.
- Dinamizazioa: Lander Ganzo
- Gaiak, datak eta ordutegia:
• Apirilak 24, 16:30 – 20:30 ESPEZIA ETA BELAR AROMATIKOEN SORKUNTZA TAILERRA Tailer honetan zentzumenen bidez gozatuko ditugu espezia eta belar aromatiko ezberdinen lurrinak, ñabardurak eta zaporeak. Errezetak garatuko ditugu espezia eta belar aromatikoekin eta eskaintzen diguten aukera zabalak, konbinazio posibleen magiak liluratuko gaitu.
|
 |
• Ekainak 5, 16:30 - 20:30 ARGAZKIGINTZA GASTRONOMIKOAREN TAILER PRAKTIKOA Leiho bateko argi naturala erabilita, emozioak pizten dituzten irudiak sortzen saiatuko gara. Trikimailu errazekin, atzealdeekin eta atrezzoarekin gure argazki gastronomikoak hobetuko ditugu errezetak partekatzeko eta gustagarriagoak izateko. Ekarri zure kamera eta sortu irudi erakargarri bat.
|
 |
- Eguna: larunbata
- Plazak: 8
- Prezioa: 8,00 € saio bakoitzeko.
- Oharra: saioak elkarren artean independenteak dira.