Nekatuta al zaude era osasungarrian ez jateko aitzakiak jartzeaz? Batch cookinga asteko janaria arratsalde batean planifikatzeko eta kozinatzeko teknika bat da, menu osasungarriak eginez. Horri esker, denbora faltagatik janari azkar ez oso osasungarria kontsumitzea saihestuko dugu; izan ere, hozkailua jateko prest dagoen janariz beteta izango dugu, jaki bera hainbat plateretarako erabiltzean sormena piztuko dugu, janaria alferrik galtzea saihestuko dugu, sasoiko elikagaiak kontsumituko ditugu eta sukaldean erraz aritzeko gure aliatuak zein diren jakingo dugu.
- Dinamizazioa: Carolina Rincón
- Data: maiatzak 15
- Ordutegia: 16:30 - 20:30
- Eguna: larunbata
- Plazak: 8
- Prezioa: 8,00 €