DANTZERTIrekin elkarlanean
"Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza goi mailako eskolan, mugimenduaren azterketa lantzen dugu. Klase honetan, era praktiko, dantzagarri eta dibertigarrian, eskolan lantzen duguna partekatu nahiko genuke. Mugimendua berez konplexua da eta elementu pare batekin esperimentatuko dugu. Laborategi honetan denboran eta gorputzean jarriko dugu fokua. Abiadura aldaketek eskaini diezaguketen erritmo jokoa disfrutatuz. Interesa izatearekin nahikoa da, ez da dantzan aurretiko eskarmenturik behar."
- Dinamizazioa: Izaskun Lapaza. Dantzertiko irakaslea
- Datak: apirilak 30
- Ordutegia: 18:00-20:00
- Eguna: larunbata
- Plazak: 12
- Prezioa: 3€