Amaitutako laborategiak

DANZA: DANCEHALL

Dancehall-a Jamaikatik datorren dantza estiloa da. Kalean sortutakoa da, eta hasieran dantzatzen zen Jamaikako musika herrikoia eta sound systema nahasirik. Gaur egun, batik bat, taldean dantzatzen den estiloa da eta egunero egiten ditugun mugimenduak imitatzen ditu. Laborategi honetan, dancehallaren oinarrizko pausoak landuko dira, eta baita mugimenduak zein koreografiak gauzatzeko teknikak ere. Laborategia pentsatuta dago dantza mota hori ezagutu nahi dutenentzat edo, ezagututa ere, orain duten ezagutza aberastu eta sakondu nahi dutenentzat.

  • Dinamizazioa: Maider Ferreira
  • Datak: martxoaren 1etik ekainaren 14ra
  • Ordutegia: 18:30-20:00
  • Eguna: asteartea
  • Plazak: 12
  • Prezioa: 31,50€

 

 

Gora joan