Nola eraikitzen dira identitateak? Zein dira Besteak? Laborategi honetan, mugimendu ariketa eta praktika artistiko ezberdinen bidez (antzerki jolasak, talde dinamikak, testuak) Niaren eta munduaren arteko harremanean jarriko dugu interesa, sentikortasun feminista eta kritikoarekin. Esperimentazio, entsegu, ikerketa eta hausnarketarako gune intimo-kolektibo baten parte izateko desira baduzu, zatoz. Ez da jakintza berezirik behar.
- Dinamizazioa: Ageda Blasco Egia
- Datak: martxoaren 2tik apirilaren 27ra
- Ordutegia: 18:00 - 20:00
- Eguna: asteazkena
- Plazak: 10
- Prezioa: 21€