Juntura Kooperatibak egindako lantegia Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean
Lantegi honetan emakume gazteen arteko aliantzak bultzatu nahi ditugu, ahizpatasuna aintzakotzat hartuz eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta eginez. Horretarako ibilbide bat egingo dugu hirian zehar bizikletekin, kaleak gure gorputzekin hartuz. Hiria izateko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu, bertan dauden puntu kritikoak esku-hartze artistikoekin markatuz. Taldearen esperientzietatik eta bizipenetatik abiatuko gara, ibilbidea erreibindikazioz eta ekimen artistikoekin betez.
Lantegi hau ez da mistoa izango: emakumeei (trans eta zis) eta pertsona ez-bitarrei zuzendua izango da.
Har dezagun espazioa, gauez eta bizikletaz!
- Dinamizatzailea: Juntura Kooperatiba
- Egunak/Ordutegia: apirilaren 22an: 16:00etatik iluntzera arte
- Eguna: larunbata
- Plazak:12
- Prezioa: doan