Kontadores Gazte Zentroak, Donostiako Udaleko osasun jarraibideak betez, egonaldi segurua eskaini nahi die Kontadoreseko erabiltzaileei eta, horretarako, hainbat neurri ezarri ditu. Garrantzitsuenak hauek dira:
Etorri aurretik:
- Aurretiazko gela erreserba egitea nahitaezkoa da.
- Kontadoresek erreserba hori berretsi egingo dio, eta horrekin batera bete beharreko baldintzak eta arautegia bidaliko zaio ere.
- Nahitaezkoa izango da musukoaren erabilera.
- Erreserbaren orduan puntuan agertu beharko da. Bestela, Kontadores eraikinetik kanpo itxaron beharko da.
- Erabiltzaileak ezingo dira bertaratu sukarra edo COVID-19arekin erlazionatuta egon daitekeen ondorengo sintomarik baldin badute: eztula, arnasa hartzeko zailtasuna, etab.
- Erabiltzaileak ezingo dira bertaratu sintomak dituen pertsonaren batekin harreman zuzena izan baldin badute.
Kontadoreseko egonaldian zehar, nahitaezkoa da:
- Une oro erabiltzea musukoa.
- Pertsonen arteko segurtasun-tartea 2 metrokoa izatea.
- Ahal den heinean, azalerak ez ukitzea eta eskuak behar bezala garbitzea; horretarako, hidrogelak eskaintzen ditugu Kontadoreseko harrera-gunean.
- Ezarritako seinaleei kasu egitea.
- Kontadoreseko langileei une oro kasu egitea.
ESKERRIK ASKO ZURE LAGUNTZAGATIK