ESZENA

Kontadores Eszena adierazpen eszenikoen bueltan elkartzeko gunea da. Dantza, antzerkia, bakarrizketak... Oholtza gaineko proposamen desberdinak doan gozatzeko aukera dago bertan.

Eszenaren helburu nagusietako bat, arte diziplina hauetan aritzen diren gazte amateur eta semi profesionalei bultzada eta laguntza ematea da, haien lanak taularatzeko aukera luzatuz.

Mikroantzerkia kartelak

Kontadores Eszenaren baitan, bada ekitaldi berezi bat, urteroko zita bihurtu dena dagoeneko: Mikroantzerki Maratoia. Arte eszenikoetako sortzaile gazteei bultzada bat ematea du helburu, formatu txikiko proposamen eszenikoak bidaltzeko deialdia zabaltzen delarik. Arte bizietan aditua eta aritua den epaimahaiak hiru lan aukeratzen ditu, eta proposamen hauek sari ekonomiko bat jasotzeaz gain Kontadoresen ospatzen den Mikroanzterki Maratoian aurkezten dute euren obra. Ospakizun bat izaten da, antzerkiaz gozatzeaz gain, jendea elkartu eta ondo pasatzeko elkargune biurtu delarik jada.

Datozen emanaldiak

Bidali zure proposamena

Haz clic para leer la política de privacidad.

 

 

Gora joan