Guri buruz

kontadores panoramika

Kontadores Gazte Zentroa Donostiako Udaleko Gazteriak kudeatzen duen espazio bat da. Elkartzeko, harremanetarako eta sustapenerako tokia da. Han, 18 urtetatik 30era bitarteko gazteek beren kultura kezkak gauzatu eta garatzeko eta sorkuntza proiektuak partekatzeko aukera dute.

Eremu horretan, erabiltzaileen eskura jartzen da baliabide sail bat (materialak, langileak, hezkuntzako baliabideak...), banakako nahiz taldekako sorkuntza bultzatzearren, eta ekipamenduan bertan sortzen diren gazte ekimenei bidea eta proiekzioa ematearren.

Kontadoresek gazteei beren proiektuak aurrera eramateko tresnak eta tokiak eskainiko dizkie. Gazteek fase guztietan aktiboki parte har dezaten sustatuko du, horretarako bidea ematen duten kudeaketa ereduen bitartez.

kontadores sarreraKontadores, gazteen elkargune bat da, aisiarako eta heziketarako tokia, esperimentazio laborategia, adierazpenerako eta parte hartzeko bidea, sorkuntza eta ekoizpenerako laguntza, gizarte nahiz kultura espazioa.

Kontadoreseko jarduera hiru ekintza lerrotan banatzen da: laborategiak edo kultur ikastaroak; areto lagapena edo trukea (non aretoak erabiltzen dituzten pertsona horiek, inoiz edo behin euren proiektua beste erabiltzaile batzuekin partekatzen duten) eta Eszena.

 

 

 

 

 

 

Gora joan