GAZTERIA ETA ATERPETXE ATALEKO UDAL ARETOAK DOHAINIK ERABILTZEKO BAIMENAK ZUZENDUKO DITUZTEN
IRIZPIDEAK ETA BALDINTZAK ZEHAZTEN DITUZTEN JARRAIBIDEAK

 

1.- ESKAERAK

1.1. Dagokion zentroan aurkeztu behar dira.
1.2. Horretarako dagoen inprimakian, gehitzen den eranskinaren arabera.
1.3. Gutxienez aste bete aurretik, bileretarako izan ezik, egun berean ere eska daitekeela.

 

2. IRIZPIDE OROKORRAK

2.1. Areto bat dohainik erabiltzeko baimena emateko, honako irizpide hauek nagusituko dira:

* Zentroaren programazioa.
* Langileriaren libre egotea.
* Haurren eta gazteen sektorearekin zerikusia duten ekintzak (Etxarriene Auzo Etxea izan ezik).

2.2. Dokumentu honen hirugarren atalean aurreikusten diren erabilpenak bakarrik baimendu ahal izango dira. Beste edozein erabilpen Gazteria eta Aterpetxe Atalak aztertu beharko du.

2.3. Egingo diren ekitaldiak irekiak eta doakoak izan beharko dira, Gazteria eta Aterpetxe Atalak baimendutako salbuespen justifikatuak izan ezik.

2.4. Egingo diren ekitaldiak zentroen ordutegietara egokitu beharko dira, eta ezin izango dute zentroen programazioa nahastu edo eragotzi, ez eta zentroko eguneroko funtzionamenduari traba egin ere. Ordutegi honetatik kanpo geratzen den guztia, arduradunen iritzien arabera egingo da, langileria eta programazioa kontutan hartuta.

2.5. Areto bat erabiltzeko baimena izateak ez du esan nahi eskatzaileak barruan leku pribaturik izan dezakeenik, ezta zentroa bere elkartearen egoitzatzat har dezakeenik ere. Gainera, baimen hau Hiri Alokairuen Legearen kanpo geratzen da espresuki.

2.6. Ekitaldian parte hartuko duten pertsona guztiek hurrengoa beteko dutenaren konpromisoa hartzen du eskatzaileak:

* Udaleko Segurtasun eta Higieneri buruzko arauak.
* Ohiko erabilpen ordutegia.
* Zentroak zehaztuko dituen sarrera eta erabilpenerako arauak.

2.7. Eskatzaileak honako ardura hauek hartuko ditu:

* Aretoa zegoen egoera berean uztearena.
* Erabilpenagatik edo mantentzean ardura faltagatik ekitaldian zehar aretoetan gerta daitezkeen kalteena.

2.8. Gazteria eta Aterpetxe Atalak aretoetan beharrezkoa den edozein aldaketa, eraldaketa edo seinaleztapena aldez aurretik baimendu beharko du. Kasu horretan, beti behin-behinekoa edo denborazkoa izan beharko da, eta ezin izango dira zoruetan, hormetan edo sabaietan finkapenak behar dituzten elementuak erabili.

2.9. Baimen honek ez du esan nahi zentroko langileak lan horretarako erabiliko direnik, ezta bere ekipamendu teknikoa edo materiala erabiliko denik ere. Ekipamendua dela eta, behar bereziak badaude, eskaeran azaldu beharko dira eta Gazteria eta Aterpetxe Atalaren baimena izan beharko dute.

2.10. Telefonoa edo bulegoetako materialak (fax, fotokopiagailua ...) ezingo dira erabili, ezta aretoaren kanpoko beste edozein zerbitzu ere.

2.11. Gazteria eta Aterpetxe Atalak, ekitaldia burutuko duten pertsonen sarrerak edo irteerak kontrolatzeko, zinpeko zaintzaile baten presentzia beharrezkoa dela irizten badu, horren gastuak eskatzailearen kontura izango dira, baita kontratatu beharko den aparteko langileriarena ere.

2.12. Gazteria eta Aterpetxe Atalak laguntzaile moduan agertuko da baimendutako erabilpenak sortuko duen publizitate guztian.

2.13. Gazteria eta Aterpetxe Atalak honako eskubideak izango ditu:

* Aretoaren erabilpenarengatik egindako publizitatea kontrolatzea.
* Irizpide hauek betetzen ez badira, edo instalazioa Gazteria eta Aterpetxe Bulegoko ekitaldietarako behar denean, baimena deuseztatzea.

 

3. IRIZPIDE ESPEZIFIKOAK

3.1. Aretoaren eta bere ekipamenduaren erabilpen puntuala da baimentzen dena.

3.2. Irabazi-asmorik gabeko gizarte, kultur eta kirol izaerako taldeei edo elkarteei bakarrik emango zaie baimena.

Ekitaldia, gizarte, kultur edo kirol izaerakoa izan beharko da, eta programazioaren arabera zentroarentzat interesgarria izan beharko du. Haurren eta gazteen sektorean lan egiten duten taldeek izango dute lehentasuna (Etxarriene Auzo Etxea izan ezik).

3.3. Hauteskunde kanpainetarako aretoak:
Hauteskunde kanpainetan bakarrik, eta beti programatuta dauden ekintzen arabera, hauteskundeetako koalizioek edo alderdi politikoek antolaturiko ekintzetarako, zentroetako aretoen erabilpena baimendu ahal izango da.

3.4. Alokairuak: Dokumentu honetatik kanpo geratzen diren kasuetan alokairua kobratuko da erabilpena egiteagatik, indarrean dauden prezio publikoen arabera.

Donostia, 2urtarrilaren 24a

Deskargatu PDF formatuan

 

 

Gora joan