Gelak

Kontadoresek doan lagatzen ditu espazioak, materialak edota baliabideak gazteek euren proiektua behar bezala garatu ahal izateko. Zentroak, areto nagusi eroso bat, gela digital bat, entseguetarako areto bat eta bi tailer ditu. Espazioa bera ere ekipamendu teknikoaz hornituta dago: argiztapena, soinua eta proiekzioa.

Areto lagapena doakoa izateko eskatzen diren ezaugarrietan sartzen ez diren kasuetarako, (areto lagapen araudia) Kontadoreseko aretoak alokatzeko aukera dago. Ondoko dokumentuan alokairu horietarako prezio publikoak aurkitu ditzakezu.

EKITALDI ARETOA

sala salon actos

Kontadoreseko sarreraren alboan, ekitaldi aretoa topatuko dugu. Ikus-entzunezko baliabideez hornitutako gunea da, eta badu Interneterako sarbidea ere, bertan ekimen artistikoak, hitzaldiak, aurkezpenak etab. gauzatu ahal izateko.

120 m2-ko azalera du, 6x8 metroko agertokiak (kaxa beltza) jantzi geletara sarbide zuzena du. Espazioaren edukiera, berriz, zutik 250 lagunentzakoa eta eserita 80 lagunentzakoa da. 350X240 cm-ko pantaila funtzionala du. Bertan audio kabina bat ere aurki dezakegu, agertokiko elementuak kontrolatu ahal izateko.

Areto nagusiaren fitxa teknikoa kontsulta ezazu hemen.

 

ARETO DIGITALA

sala aula digital

Formatu txikiko ikus-entzunezko lantegiak eta ikastaroak egiteko egokitutako gela da. 12 lagunentzako edukiera du, mahai gaineko 6 ordenagailuz, koloreetako inprimagailuaz, proiekzioetarako 200x200 cm-ko pantailaz hornituta dago, eta Interneterako sarbidea du.

Fitxa teknikoa kontsulta ezazu hemen.

 

DANTZA ARETOA

sala sala de baile

Dantza eta antzerkiarekin lotutako ekimenak egiteko egokitutako aretoa da. Horma ispiluak aurki daitezke bertan, hala nola, luzaketak egiteko barra eta musika ekipamendua ere bai. 43 m2-ko azalera duen aretoa da eta 12 pertsona hartzeko edukiera.

Fitxa teknikoa kontsulta ezazu hemen.

 

3 eta 4 ARETOAK

sala taller3

sala taller4

Gela hauek hainbat ekimen egiteko aproposak dira, lantegiak, formatu txikiko hitzaldiak, talde bilerak etab. 3. Aretoak 32 m2-ko azalera du eta 15 lagunentzako edukiera. Bestalde, 4. Aretoak 43 m2-ko azalera du eta 25 pertsona hartzeko edukiera. Bi aretoek arbela dute, proiektatzeko aukera eta Internetera konektatzeko aukera ere bai.

3 aretoko fitxa teknikoa kontsulta ezazu hemen.

4 aretoko fitxa teknikoa kontsulta ezazu hemen.

 

 

 

 

Gora joan