Kultur proposamenak

Kultur proposamenak jasotzeko deialdia ireki da Kontadoresen

Kultur proposamenak jasotzeko epea ireki du Kontadoresek
2020ko urtarrilaren 13tik 26era bitartean,
www.kontadores.eus webgunearen bidez

Kontadores Gazte Zentroak jarduera artistikoak eta kulturalak programatzeko proposamenak jasotzeko deialdia ireki du. Deialdi honen helburua da bultzatzea hemengo eta gazte izaerako sormen prozesuak, eta proposamen berriak integratzea Kontadoreseko eremuan.

Onartuko dira laborategiak edo lantegi trinkoak (LABORATEGIAK) edo/eta arte biziekin (musika, antzerkia, spoken word, poesia, ikus-entzunezko saioak, performanceak, dantza edo antzeko ekimenak) erlazionaturiko pieza eszenikoak (ESZENA) gauzatzeko proposamenak. Esteka honetan topa dezakezu informazio gehiago eta parte hartzeko oinarriak: https://kontadores.eus/eu/parte-hartzeko-oinarriak

Parte hartzeko, orrialde honen behean dagoen eskaera-inprimakia bete behar da.

Epeak

Proposamenak aurkezteko epea 2020ko urtarrilaren 13tik 26era arte egongo da zabalik, bi data horiek barne harturik. Dokumentazioa online aurkeztu behar da Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidearen bidez.

Hautaturiko proposamenak

Kontadoresek egingo du proposamenen balorazioa eta jarriko da harremanetan izena-eman duen pertsona edo taldearekin. Kontadoresek bere gain hartuko ditu ekintza garatzeko behar ekonomikoak eta baita horren difusioa bere ohiko kanaletan. Horregatik, hautaturiko proposamenek ekimena garatzeko eta produzitzeko aurrekontu bat izango dute. Era berean, Kontadoresek ekimenaren sustapena egingo du online eta offline kanalen bidez.

Informazio gehiago

Informazioa eta argibideak: Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. / T: 943483476

Izena eman

Egin klik pribatutasun politika irakurtzeko.
Haz clic para leer la política de privacidad.

Formulario honen bitartez, Kontadores-en jardueraren aldizkako informazioa bidaltzeko datu pertsonalak jasotzen eta tratatzen dira; datu horiek Datuak Babesteko Espainiako Agentzian behar bezala erregistratuta dagoen fitxategian sartzen dira. Zure datuak konfidentzialtasunez tratatuko dira, 15/1999 Lege Organikoarekin, abenduaren 13koarekin, Datu Pertsonalak Babestekoarekin eta hori garatzen duen arautegiarekin bat; dagokion legedian ezartzen diren neurri tekniko eta antolakuntzazkoak aplikatuko dira, datuak modu desegokian eskuratzea, maneiatzea edo desagerraraztea saihesteko eta, baimenik egon ezean, beste erakunde edo hirugarren pertsonei eskuratzea saihesteko, legez baimentzen diren kasuetan izan ezik eta, betiere, antolatzen dugun jarduera edo proiektu batetan parte hartzeko beharrezkoa baldin bada. Edonola ere, edonoiz izango duzu datu horiek eskuratzeko, ezeztatzeko edo zuzentzeko eskubidea, idatziz eskatuta Kontadores-ren egoitzan eta nortasun-agiriaren edo agiri baliokidearen fotokopia bat atxikiz.

 

 

Gora joan