Zer egiten dugu

GELA LAGAPENA

servicio cesion salas

 

LABORATEGIAK

servicio laboratorios

Gazteen interesak, beharrak eta zaletasunak oinarri harturik osatu da Kontadoreseko laborategi proposamena. Eta, gainera, euren poltsikora egokitutako prezioekin. Laborategi hauen helburua da, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko harremanak sustatzea, eta dinamika bereziak sortzea. Hain justu, berezitasun horrek egiten du eskaintza benetan erakargarria eta berezia gazteentzat.

Laborategien eskaintza zehatza hemen aurki dezakezu.

 

AGENDA

servicio programacion

Kontadores-ek arte biziekin erlazionatutako ekintzak antolatzen ditu (dantza, antzerkia, performance, hibridazioak, bakarrizketak ...) oro har hilabetean behin edo bitan, eta batik bat asteburuan (ostiral edo larunbat arratsaldean).

Eszenako agenda hemen duzu ikusgai.

 

K-ESZENAN PARTE HARTU

servicio K eszena

Jendaurrean agertu nahi duzun proiektu eszenikorik ba al duzu?

Era guztietako proposamenak ongi etorriak izango dira, espazio ireki bat izatea baita asmoa, esperimentaziora, hausnarketara eta trukera gonbita eginez (pieza luzeak, motzak, inprobisazio saioak, entsegu orokorrak, sorkuntza prozesuetara ate irekiak, etab.).

Nola parte hartu dezakezu K-ESZENAn?

K-ESZENAn parte hartzeko jar zaitez gurekin harremanetan formulario honen bidez, telefono honetara deituaz 943 48 34 76 edo helbide elektroniko honetara idatziz kontadores@donostia.eus

Bestalde, urtero egin izan ohi dugun deialdian ere parte hartu dezakezu zure proiektua aurkeztuaz.

Noiz eta non gertatzen da K-ESZENA?

K-Eszena hilabetean behin edo bitan gertatuko da, asteburua lehenetsiz, ostiral edo larunbat arratsaldean. Piezak, ekitaldi aretoan erakutsiko dira, eta bertan beharrezko ikus-entzunezko materiala egongo da eskuragarri. Aretoak zutik 250 eta eserita 80 pertsona jasotzeko edukiera du.

Ezagutu K-ESZENAn parte hartzeko baldintzak eta irizpideak.

 

 

 

Gora joan