LABORATEGIAK

Kultur Laborategiak askotariko proposamen eta kultur diziplinak garatu eta gozatzeko espazioak dira: gai zehatzen inguruko prestakuntzak, sorkuntza esperimentazioa, talde dinamikak eta beste.

Udazkenean eta udaberrian zabaltzen ditugu izena emateak, jasotako interes eta zaletasunetatik abiatutako laborategiekin eta poltsiko guztietarako prezio eskuragarriekin.

  • Argazkilaritza esperimentala

    Argazkilaritza analogikoa modu esperimentalean lantzeko gunea jarriko dugu martxan. Gure gertuko inguruarekin lotutako proiektuen bidez egingo dugu lan, eta bide horretan, argazkilaritza analogikoaren teknika ezberdinak erabiltzen ikasiko dugu: kutxa iluna, karretedun kamerak erabili, txuri beltzeko karreteak errebelatu eta anpliadoran positibatu, negatiboak eta irudiak eskaneatu... Irudien adierazkortasuna eta esperimentazioan egingo dugu…

  • DANTZA: DANCEHALL

    Dancehall Jamaikan oso ezaguna den dantza estiloa da. Hiri inguruan sortu zen, eta Jamaikako musika herrikoia sound system erritmo azkarragoekin nahasiz dantzatzen zen. Orain, taldean dantzatzen da, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan dantzehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu, eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Libre, gai,…

  • KASETE LOOP-AK EGITEN LABORATEGIA (DIY) ETA ENTZUTE LABORATEGIA

    Laborategi honetan geuk sortuko ditugu geure loop-ak, eta haiek toki batzuetan instalatzeko proposamen batzuk ere ikusiko ditugu. Soinua kasete batzuetatik hartu, sampler-ak eta beste tresna batzuk erabili eta musika esperimentaleko zuzeneko bat egingo dugu. Baldintza bat izango da: laborategi hauetan parte hartzen duten guzti-guztiak izatea sorkuntzaren eta entzute kolektiboaren parte.…

  • KASETEAK EGITEN (DIY)

    Orain ez daukazu diskoetxe handi batekin fitxatu beharrik zeure musika sortzeko. Do it yourself. Zeuk egin dezakezu. Eta hala egingo dugu, fanzine estilorik puruenean, geuk ekoitziko baititugu geure kaseteak. Helburua da grabazioa editatzeko bideak ezagutzea eta horretarako den formatu bat, kasetea, esploratzea. Dnamizazioa: Sarah Rasines Data: martxoaren 18a Ordutegia: 17:30…

  • KONTADORES SUKALDEA

    Kroketek beti izan dute oso harrera ona gure kultura gastronomikoan. Kroketxea Iñaki eta Xabaten proiektua da, Basque Culinary Center-en ikasi eta formatu ondoren eta munduko hainbat sukaldetan lanean aritu ostean, etxera itzuli dira eskuz egindako kroketak eskaintzera. Laborategi honetan beraien eskutik ikasiko dugu kroketa ezberdinak egiten, kalitatezko produktuekin eta goxo-goxoak…

  • SUIZIDIOA, HITZ EGIN DAITEKE

    TREBA GAZTEArekin elkarlanean Gazteei beren zailtasunei (pertsonalak, sozialak, familiakoak, lanekoak edo ikasketetakoak, etab.) laguntzen esperientzia luzea duen programa da BadaBideBat. Gazteei bideraturiko laborategi honetan suizidioaz hitz egiteko aukera izango dugu. Gure gizarteko tabu honen inguruko mito eta egiak mahai gainean jarriko dira, ideazio suizida duen norbaiti nola lagundu azalduko da…

  • KONTADORES TXIRRIN RrIOT

    Juntura Kooperatibak egindako lantegia Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean Lantegi honetan emakume gazteen arteko aliantzak bultzatu nahi ditugu, ahizpatasuna aintzakotzat hartuz eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta eginez. Horretarako ibilbide bat egingo dugu hirian zehar bizikletekin, kaleak gure gorputzekin hartuz. Hiria izateko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu, bertan dauden puntu kritikoak…

  • ZINE-LAB: Super 8 zinema lantegia

    Laborategi hau Bidebietako Bideberri ikastetxeko ikasleekin garatuko da, Zine_Lab elkarteko kideek dinamizatuta Lantegi teoriko-praktiko bat izango da, eta film kolektibo bat egingo Super 8 formatuan. Zinema analogikora ikuspegi sentikor batetik (eta ez teknikotik) hurbiltzea proposatzen dugu, eta zinema analogikoak digitalaren aldean dituen prozesu, denbora, aukera eta logika berezietan sakontzea. Dinamizazioa:…

Bidali zure proposamena

Haz clic para leer la política de privacidad.

Gora joan