Ezagutu amaitutako laborategien eskaintza.
Anouar Merabet-ek lagunduta (Nefertiti, ANUNNAKIren ama) “ballroom”en historia ikasiko dugu; VOGUE komunitatearen eta eszenaren historia, alegia. Era berean, "Beginners runway" (“pasarela” esaten diotena) eta "Beginners Vogue fem" ere (dantza femeninoa) irakatsiko dizkigu. Dinamizatzailea: Anouar Merabet Egunak: urtarrilaren 27a eta 28a, eta otsailak 3a eta 4a Ordutegia: ostiraletan: 17:30 - 20:30 larunbatetan: 17:00 - 20:30 Plazak: 12 Prezioa: 19,50 €
Hiruki Larroxa kooperatibak egindako lantegia Gipuzkoako Foru Aldundiko Treba Gazteak programarekin elkarlanean Sexualitateak gure harreman guztiak hartzen ditu bere baitan; horregatik, ezinbestekoa da gorputzarekin, identitatearekin, desioarekin, plazerarekin eta harreman-praktikekin loturiko hainbat esparru edo gai aztertzea (eta esperimentatzea). Hau dela eta, laborategi honetan menu bat proposatuko dizuegu, non hainbat "gai" dastatuko ditugun. Dinamizazioa: Hiruki Larrosa (Ibai Fresnedo) Data: urtarrilak 13 Ordutegia: 18:00-20:00 Eguna: ostirala Plazak: 15 Prezioa: doan
Kontadoreseko sukaldaritza-laborategietan munduko toki askotako zaporeak esploratuko ditugu, gastronomia tematikoarekin dibertitu eta mota guztietako errezetak probatuko ditugu. Sukaldaritza beganoa Sukaldaritza beganoa goxoa da, eta kuriositate handia sortzen du. Lantegi honetan nazioarteko errezeta beganoak eta dibertigarriak egingo ditugu. Taperra eta pentsamendu irekia ekarri. Dinamizatzailea: Gregory Schaffer Data: azaroaren 12a Ordutegia: 16:30 - 20:30 Eguna: larunbata Plazak: 12 Prezioa: 8,00 €
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolarekin batera antolatutako laborategia Gazteen Antzerki Topaketetan senior mailako irabazleei eskainitako laborategia. Storytelling-a antzerkiko metodo bat da, berehalakotasuna, sormena eta buru-arintasuna lantzen dituena. Laborategi honen bidez, kontuak kontatzeko dugun berezko gaitasunean sakonduko dugu. Hitzetik hasi, gorputzarekin segi eta entzuleekin harreman bat eraikitzen ikasiko dugu azkenean. Sormena garatzeko dinamika batzuen bidez jolas egin eta gure buruak jartzen dituen oztopoak gainditzen saiatuko gara.Laborategi hau interpreteentzat edo lanean jendaurrean hitz egin behar dutenentzat izan daiteke egokia,…
Juntura Kooperatibak egindako lantegia Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean. Lantegi hau ez da mistoa. Ahizpatasuna aintzakotzat hartu eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta egingo dugu, kaleak gure gorputzekin eta gure bizikletekin hartuz. Hiria izateko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu, bertan dauden puntu kritikoak beste modu batez aztertuz. Helburua taldearen esperientzietatik eta bizipenetatik abiatzea izango da, gaueko ibilbidea errebindikazioz eta artistikoki egiteko. Lantegia emakumeei (trans eta zis) eta pertsona ez-bitarrei zuzendua izango da. Har dezagun espazioa, gauez eta bizikletaz! Atzeratuta. Laster data…
Hiru saio independente izango dira. Teknika eta material batzuk erabili, esperimentazio batzuk egin eta gozatzea, ikastea eta praktikatzea proposatzen dizugu. SORMENA JOLAS. TINTA, PAPERA ETA GURAIZEAK! Lantegi honetan, sormen prozesu bati ekiteko teknika batzuk ikasiko ditugu. Dinamikak jolas izango dira guretzat, eta formak, unibertsoak eta pertsonaiak sortzea lortuko dugu. Ditugun gaitasunak astinduko dituzten ariketa batzuen bidez, sormena sustatzeko modu batzuk ulertuko ditugu. Ez dago lehen aritutakoa izan beharrik, izateko moduan bertan dugu sormena eta. Zer, egingo dugu jolas? Dinamizatzailea: Pili…
Dancehall Jamaikan oso ezaguna den dantza estiloa da. Hiri inguruan sortu zen, eta Jamaikako musika herrikoia sound system erritmo azkarragoekin nahastuz dantzatzen zen. Orain, taldean dantzatzen da, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan dantzehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu, eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Libre, gai, sexi eta indartsu sentituko zara. Dantza estilo hori ikasi eta dakitena aberastu nahi duten gazteentzako laboratorioa da. Dantzak indarra, memoria, oreka, koordinazioa, osasuna eta autoestimu handia ematen dizkizu. Zer, animatuko…
Kontadoresek eta San Telmo Museoak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute. Jon Cazenavek komisariatu duen 3x4=ORAIN erakusketa izango da abiapuntua eta honetan sakontzeko, Julian Baron argazkilari eta irakasleak, lantegi bat bideratuko du. Zein da ahal izango bazenu gaur egingo zenukeen argazkia? Galderak izango dira lantegiaren abiapuntua, galderak elkar komunikatzeko eta sortzeko ezinbesteko tresna gisa. Elkarrekin ariketa ezberdinak egingo ditugu, besteak beste “24 orduko argazki liburura” edo “irudien batzarra” deiturikoak. Dinamización: Julián Barón Datak: Azaroak…
Kontadoreseko sukaldaritza laborategietan aukera izango duzu munduko txoko ezberdinetako zaporeak esploratzeko, gai ezberdinen bueltan gastronomiarekin jolasteko zein errezeta anitzak dastatzeko. ELIKAGAI FERMENTATUAK Laborategi honetan, elikagai fermentuaren teknikaren hastapenak ikasiko ditugu. Gurekin milaka urte daramatza eta, azken aldian, boladan dago, eskaintzen dituen aukera guztiengatik. Dastatu al duzu kimchia? Ba al dakizu kombuchari zaporea ematen? Eta kéfirraren onurak? Hartziduraren eta osasunaren arteko harremanaren inguruan ikasiko dugu, bai hartzitutako elikagaien eta probiotikoen arteko ezberdintasuna, bai errezeta goxoak prestatze. Dinamizazioa: Carolina Rincón Data: maiatzak…
Udaberri hau kolorez beterik dator, hilabetean behin ilustrazioaren inguruko saio bat antolatu baitugu. Teknika ezberdinak ikasteaz, sorkuntza esperimentazioaz eta marrazteaz gozatzeko aukera izango da bertan. SORKUNTZA ESPERIMENTAZIOA Espraia, tinta, akuarela… teknika ezberdinekin esperimentatuz testura eta orban ezberdinak sortuko ditugu, paper zuriari aurre egiten lagunduko digutenak. Jolas moduan hartuko dugu laborategi hau, zoriak eta gure eskuek unibertso eta pertsonaia ezberdinak sortzera eramango gaituztelarik. Sormena indartzeko moduak ezagutuko ditugu, gure gaitasunak martxan jarriko dituzten ariketen bitartez. Sorkuntza prozesu bat abiarazteko, teknika bakoitzarekin…