Laborategien helburu nagusia da askotariko diziplina artistiko eta kulturalak sustatzea, eta jarduera horiek guztiak sortzen dira gazteen interesak zein zaletasunak oinarri harturik. Laborategietan, gai zehatzen inguruko prestakuntza emateaz gain, gazteen arteko proiektuak bultzatzen dira eta dinamika bereziei baliabideak eskaintzen zaizkie.
Argazkilaritza analogikoa modu esperimentalean lantzeko gunea jarriko dugu martxan. Gure gertuko inguruarekin lotutako proiektuen bidez egingo dugu lan, eta bide horretan, argazkilaritza analogikoaren teknika ezberdinak erabiltzen ikasiko dugu: kutxa iluna, karretedun kamerak erabili, txuri beltzeko karreteak errebelatu eta anpliadoran positibatu, negatiboak eta irudiak eskaneatu... Irudien adierazkortasuna eta esperimentazioan egingo dugu…
Dancehall Jamaikan oso ezaguna den dantza estiloa da. Hiri inguruan sortu zen, eta Jamaikako musika herrikoia sound system erritmo azkarragoekin nahasiz dantzatzen zen. Orain, taldean dantzatzen da, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan dantzehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu, eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Libre, gai,…
Laborategi honetan geuk sortuko ditugu geure loop-ak, eta haiek toki batzuetan instalatzeko proposamen batzuk ere ikusiko ditugu. Soinua kasete batzuetatik hartu, sampler-ak eta beste tresna batzuk erabili eta musika esperimentaleko zuzeneko bat egingo dugu. Baldintza bat izango da: laborategi hauetan parte hartzen duten guzti-guztiak izatea sorkuntzaren eta entzute kolektiboaren parte.…
Orain ez daukazu diskoetxe handi batekin fitxatu beharrik zeure musika sortzeko. Do it yourself. Zeuk egin dezakezu. Eta hala egingo dugu, fanzine estilorik puruenean, geuk ekoitziko baititugu geure kaseteak. Helburua da grabazioa editatzeko bideak ezagutzea eta horretarako den formatu bat, kasetea, esploratzea. Dnamizazioa: Sarah Rasines Data: martxoaren 18a Ordutegia: 17:30…
Kroketek beti izan dute oso harrera ona gure kultura gastronomikoan. Kroketxea Iñaki eta Xabaten proiektua da, Basque Culinary Center-en ikasi eta formatu ondoren eta munduko hainbat sukaldetan lanean aritu ostean, etxera itzuli dira eskuz egindako kroketak eskaintzera. Laborategi honetan beraien eskutik ikasiko dugu kroketa ezberdinak egiten, kalitatezko produktuekin eta goxo-goxoak…
TREBA GAZTEArekin elkarlanean Gazteei beren zailtasunei (pertsonalak, sozialak, familiakoak, lanekoak edo ikasketetakoak, etab.) laguntzen esperientzia luzea duen programa da BadaBideBat. Gazteei bideraturiko laborategi honetan suizidioaz hitz egiteko aukera izango dugu. Gure gizarteko tabu honen inguruko mito eta egiak mahai gainean jarriko dira, ideazio suizida duen norbaiti nola lagundu azalduko da…
Juntura Kooperatibak egindako lantegia Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean Lantegi honetan emakume gazteen arteko aliantzak bultzatu nahi ditugu, ahizpatasuna aintzakotzat hartuz eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta eginez. Horretarako ibilbide bat egingo dugu hirian zehar bizikletekin, kaleak gure gorputzekin hartuz. Hiria izateko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu, bertan dauden puntu kritikoak…
Laborategi hau Bidebietako Bideberri ikastetxeko ikasleekin garatuko da, Zine_Lab elkarteko kideek dinamizatuta Lantegi teoriko-praktiko bat izango da, eta film kolektibo bat egingo Super 8 formatuan. Zinema analogikora ikuspegi sentikor batetik (eta ez teknikotik) hurbiltzea proposatzen dugu, eta zinema analogikoak digitalaren aldean dituen prozesu, denbora, aukera eta logika berezietan sakontzea. Dinamizazioa:…
Anouar Merabet-ek lagunduta (Nefertiti, ANUNNAKIren ama) “ballroom”en historia ikasiko dugu; VOGUE komunitatearen eta eszenaren historia, alegia. Era berean, "Beginners runway" (“pasarela” esaten diotena) eta "Beginners Vogue fem" ere (dantza femeninoa) irakatsiko dizkigu. Dinamizatzailea: Anouar Merabet Egunak: urtarrilaren 27a eta 28a, eta otsailak 3a eta 4a Ordutegia: ostiraletan: 17:30 - 20:30…
Hiruki Larroxa kooperatibak egindako lantegia Gipuzkoako Foru Aldundiko Treba Gazteak programarekin elkarlanean Sexualitateak gure harreman guztiak hartzen ditu bere baitan; horregatik, ezinbestekoa da gorputzarekin, identitatearekin, desioarekin, plazerarekin eta harreman-praktikekin loturiko hainbat esparru edo gai aztertzea (eta esperimentatzea). Hau dela eta, laborategi honetan menu bat proposatuko dizuegu, non hainbat "gai" dastatuko…
Kontadoreseko sukaldaritza-laborategietan munduko toki askotako zaporeak esploratuko ditugu, gastronomia tematikoarekin dibertitu eta mota guztietako errezetak probatuko ditugu. Sukaldaritza beganoa Sukaldaritza beganoa goxoa da, eta kuriositate handia sortzen du. Lantegi honetan nazioarteko errezeta beganoak eta dibertigarriak egingo ditugu. Taperra eta pentsamendu irekia ekarri. Dinamizatzailea: Gregory Schaffer Data: azaroaren 12a Ordutegia: 16:30…
Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolarekin batera antolatutako laborategia Gazteen Antzerki Topaketetan senior mailako irabazleei eskainitako laborategia. Storytelling-a antzerkiko metodo bat da, berehalakotasuna, sormena eta buru-arintasuna lantzen dituena. Laborategi honen bidez, kontuak kontatzeko dugun berezko gaitasunean sakonduko dugu. Hitzetik hasi, gorputzarekin segi eta entzuleekin harreman bat eraikitzen ikasiko…
Juntura Kooperatibak egindako lantegia Herritarren Partaidetzako eta Berdintasunerako sailekin elkarlanean. Lantegi hau ez da mistoa. Ahizpatasuna aintzakotzat hartu eta gaueko mugikortasunaren gaineko gogoeta egingo dugu, kaleak gure gorputzekin eta gure bizikletekin hartuz. Hiria izateko dugun eskubidea aldarrikatuko dugu, bertan dauden puntu kritikoak beste modu batez aztertuz. Helburua taldearen esperientzietatik eta…
Hiru saio independente izango dira. Teknika eta material batzuk erabili, esperimentazio batzuk egin eta gozatzea, ikastea eta praktikatzea proposatzen dizugu. SORMENA JOLAS. TINTA, PAPERA ETA GURAIZEAK! Lantegi honetan, sormen prozesu bati ekiteko teknika batzuk ikasiko ditugu. Dinamikak jolas izango dira guretzat, eta formak, unibertsoak eta pertsonaiak sortzea lortuko dugu. Ditugun…
Dancehall Jamaikan oso ezaguna den dantza estiloa da. Hiri inguruan sortu zen, eta Jamaikako musika herrikoia sound system erritmo azkarragoekin nahastuz dantzatzen zen. Orain, taldean dantzatzen da, eguneroko bizitzako mugimenduak imitatuz. Laborategi honetan dantzehallaren oinarrizko urratsak ikasiko dituzu, eta baita koreografiak eta mugimenduak buruz ikasteko teknika batzuk ere. Libre, gai,…
Kontadoresek eta San Telmo Museoak 18 eta 30 urte bitarteko gazteei zuzenduriko argazki-bildumen inguruko lantegia antolatu dute. Jon Cazenavek komisariatu duen 3x4=ORAIN erakusketa izango da abiapuntua eta honetan sakontzeko, Julian Baron argazkilari eta irakasleak, lantegi bat bideratuko du. Zein da ahal izango bazenu gaur egingo zenukeen argazkia? Galderak izango dira…
Kontadoreseko sukaldaritza laborategietan aukera izango duzu munduko txoko ezberdinetako zaporeak esploratzeko, gai ezberdinen bueltan gastronomiarekin jolasteko zein errezeta anitzak dastatzeko. ELIKAGAI FERMENTATUAK Laborategi honetan, elikagai fermentuaren teknikaren hastapenak ikasiko ditugu. Gurekin milaka urte daramatza eta, azken aldian, boladan dago, eskaintzen dituen aukera guztiengatik. Dastatu al duzu kimchia? Ba al dakizu…
Udaberri hau kolorez beterik dator, hilabetean behin ilustrazioaren inguruko saio bat antolatu baitugu. Teknika ezberdinak ikasteaz, sorkuntza esperimentazioaz eta marrazteaz gozatzeko aukera izango da bertan. SORKUNTZA ESPERIMENTAZIOA Espraia, tinta, akuarela… teknika ezberdinekin esperimentatuz testura eta orban ezberdinak sortuko ditugu, paper zuriari aurre egiten lagunduko digutenak. Jolas moduan hartuko dugu laborategi…
DANTZERTIrekin elkarlanean Storytelling-a antzerkiaren eremuko metodo bat da, bat-batekotasuna, sormena eta buru-bizkortasuna lantzen dituena. Berezkoa dugun istorioak kontatzeko gaitasunean murgilduko gara laborategi honetan, hitzetik abiatuz, gorputzetik pasa eta entzulearekin hartu-eman bat eraikitzen ikasiko dugu. Gure buruko trabak askatzen saiatuko gara horrela, eta sormena garatzeko dinamika desberdinen bidez jolas egingo dugu.…
DANTZERTIrekin elkarlanean "Dantzertin, Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza goi mailako eskolan, mugimenduaren azterketa lantzen dugu. Klase honetan, era praktiko, dantzagarri eta dibertigarrian, eskolan lantzen duguna partekatu nahiko genuke. Mugimendua berez konplexua da eta elementu pare batekin esperimentatuko dugu. Laborategi honetan denboran eta gorputzean jarriko dugu fokua. Abiadura aldaketek eskaini diezaguketen…
Dancehall-a Jamaikatik datorren dantza estiloa da. Kalean sortutakoa da, eta hasieran dantzatzen zen Jamaikako musika herrikoia eta sound systema nahasirik. Gaur egun, batik bat, taldean dantzatzen den estiloa da eta egunero egiten ditugun mugimenduak imitatzen ditu. Laborategi honetan, dancehallaren oinarrizko pausoak landuko dira, eta baita mugimenduak zein koreografiak gauzatzeko teknikak…
TREBA GAZTEArekin elkarlanean Sexualitatearekin loturiko hainbat gaik eragin handia dute gazteengan: sare sozial digitaletan sustatzen den edertasun eredu perfektuen ideia eta horren ondorioak, "ligoteorako" aplikazioetan harremanak abiatzeko dauden moduak, sexu nahiz genero aniztasuna, eta azken aldian horrek jasaten dituen erasoak, pornografiaren pisua sexualitatearen esplorazioan eta gozamenean ezagutza-tresna gisa, eta abar.…
TREBA GAZTEArekin elkarlanean Ideia berritzaileak sortzeko metodoa da, erabiltzaileen benetako beharrak ulertzean eta hauei irtenbideak ematean oinarritzen dena. Laborategi honetan Design thinking proiektuen garapenerako metodologia ezagutuko dugu, baliabide ezberdinak garatuko ditugu eta gure testuinguru errealeko erronketan aplikatuko dugu. Dinamizazioa: Powering education Datak: martxoak 4 Ordutegia: 17:00-20:00 Eguna: ostirala Plazak: 20…