Oasis Jolasa partaidetza bultzatzeko eta komunitatea mobilizatzeko tresna bat da. Brasileko Elos Institutuak garaturiko tresna horren bitartez amets kolektiboak gauzatu daitezke. Oasis jolasak bere baitan biltzen ditu hainbat eragile: jolasean parte hartzen duten kideak eta komunitateak; eta gizartearen zenbait alorretako pertsonak, besteak beste, GKEak, tokiko gobernuak, inguruko enpresak eta komunitateak. Kosturik gabe eta modu kooperatiboan erabiltzeko sortua da; partaide guztiek elkarrekin helburu komun bat lortu dezaten.
- Dinamizatzaileak: Sara Goyeneche eta Maria Alonso
- Data: azaroaren 17a
- Egunak: larunbata
- Ordutegia: 15:30-21:30
- Plazak: 15 pertsona
- Prezioa: 9 €