LABORATEGIAK

LABORATORIO Supper Club

Supper club edo afari klubean aukera izango dugu elikagai berriak dastatzeko, janaria prestatzen ikasteko eta, batik bat, sukalde kontuez berriketan aritzeko. Taldekideen artean prestatuko dugu afaria, eta prestaketa-prozesuaren esperientzia partekatu ahalko dugu. Laborategian afari ederraz gozatzeko parada izango dugu, konpainia ezin hobean.

Dinamizazioa: Gregory Schaefer

Gaiak, datak eta ordutegia:

  • azaroaren 17a, 16:30-20:30:
    LIBANO: sukaldaritza osasuntsua, sinplea, dibertigarria eta goxoa, Libanoko gastronomia festa hutsa da! Aukera izango dugu ikasteko nola prestatu humusa, alberjinia entsalada, jogurtez lagunduriko kebab egosia eta ezti zein laranja lore usaina duten fruitu lehorrez egindako baklavah postrea.
  • azaroaren 24a, 16:30-20:30:
    ESKER EMATE AFARIA: AEB eta Kanadako kulturaren ohiko topiko bat prestatuko dugu, gure artera pelikula eta telesailen bidez iritsi dena. Belaunaldiz belaunaldi transmititu diren errezetak ikasteko eta dastatzeko aukera izango dugu, eta, esan gabe doa, AEBetako ospakizun herrikoienetariko bat gure artean egiteko. Afarian hegazti erreak, garaiko barazkiak, kuia pastela eta umore ona ziurtaturik daude. Saio hori ingelesez izango da.
  • abenduaren 15a, 16:30-20:30:
    TOSCANA: Italiako eskualdeak famatuak dira euren sukaldaritzagatik. Iparraldea ezaguna da garagar zoparengatik, polentagatik (arto irina), kuia erreagatik eta zerri erreagatik. Italiar negua sentitzeko prestatuko zaitugu.
  • urtarrilaren 12a, 16:30-20:30:
    MEXIKO: Mexikoko gastronomia Humanitatearen Ondare Immaterialtzat hartzen du UNESCOk. Laborategi horretan sukaldaritzaren mirari hori ospatuko dugu. Yucatan eskualdea eta kale-janari mexikarraren eragina presente izango ditugu, eta gozatuko dugu takoak, haragia, arraina eta saltsak pikanteak (eta ez hain pikanteak) prestatuz.

Eguna: larunbata

Plaza kopurua: 10 pertsona

Prezioa: 8 € saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.

Gora joan