LABORATEGIAK

MUNDUKO SUKALDARITZA

Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko eta eramateko.

  • Dinamizazioa: Lander Ganzo
  • Gaiak, datak eta ordutegia:

otsailak 2, 16:30-20:30 - RAMEN FEVER

Txinatar erako gari fideoak, haragi hezurrez eta barazkiz egindako, eta soja saltsaz zein misoz ondutako saldarekin. Gorringo krematsudun arrautza, txerri-erre xerra, nori alga… Japoniako prefektura bakoitzak bere gisako bertsioa du. Laborategi honetan, geure bertsioa landuko dugu!

MUNDUKO SUKALDARITZA RAMENFEVER

otsailak 9, 16:30-20:30 - HEGOALDEKO VIETNAM

Vietnam hegoaldeko errezeta gozagarriak egingo ditugu, eta Ho Chi Min/Saigon hiria hartuko dugu abiapuntu gisa. Chili saltsaz beteriko bilkari zaporetsuak, zopa usain gozodunak eta, kontrastez zein edertasunez josiriko herrialde zirraragarri horren gisatu tradizionalak landuko ditugu.

MUNDUKO SUKALDARITZA HEGOALDEKOVIETNAM

otsailak 16, 16:30-20:30 - INDIAKO CURRYAK

Asiako curry zaporetsuak, krematsuak eta usain gozodunak zoragarriak dira; belar eta espezia alkimia. Itsaskiekin, haragiarekin eta barazkiekin indiar eta thailandiar jatorriko curryak prestatuko ditugu. Eta lagunduko ditugu jasmin erako arroz basmatiarekin eta guk geuk egindako txapati ogiarekin.

MUNDUKO SUKALDARITZA INDIAKOCURRYAK

otsailak 23, 16:30-20:30 - POKE HAWAIIARRA

Hawaii uharteetako plater tradizionala da. Osasuntsua eta freskoa da; japoniako “donburia”, “sashimia” edo cebiche perutarraren eta ondutako entsaladaren arteko plater bat dela esan dezakegu. Hainbat oinarri eta gatzozpin prestatuko ditugu, eta, ondoren, norberak bere Pokea onduko du.

MUNDUKO SUKALDARITZA POKEHAWAIIARRA
  Argazkiak: Lander Ganzo
  • Eguna: larunbata
  • Plaza kopurua: 15 pertsona
  • Prezioa: 8 € saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.

 

 

 

 

Gora joan