LABORATEGIAK

ARGAZKIGINTZA: ERREBELATZE ANALOGIKOA

Laborategi honetan ikasi ahalko dugu errebelatzen eta paperean kopiak egiten, zuri beltzean egiten den argazkigintza analogikoaren oinarrizko ibilbidea eginaz. Argazkigintza praktika honek eskaintzen dituen hainbat aukera plastiko ikusiko dituzu. Lehen saioan, argazkiak aterako ditugu kamera analogikoekin, kamera mota hori ez dutenek argazkiak egiteko aukera izan dezaten. Ondoren, errebelatze lana ezagutuko dugu argazkien negatiboak egiteko. Azkenik, negatiboen kopiak egingo ditugu.

  • Dinamizazioa: Davit Amunarriz
  • Datak eta ordutegia:
    • Argazkigintza praktika: azaroaren 9, 17:00-20:00
    • Pelikula errebelatzea: azaroaren 10, 17:00-20:00
    • Positibatzea: azaroaren 16a, 17:00-20:00, eta azaroaren 17a, 17:00-21:00
  • Egunak: ostirala eta larunbata
  • Plazak: 8 pertsona
  • Prezioa: 23 €
Gora joan