LABORATEGIAK

ARGAZKIGINTZA: ERREBELATZE ANALOGIKOA

Zuri beltzean errebelatzen baldin badakizu, lehen urratsak egin badituzu positibatzen eta argazki paperean kopiak egiteari buruz gehiago jakin nahi baduzu, laborategi honetan errebelatze analogikoan sakontzeko hainbat gako ikasi ahal izango dituzu. Hain zuzen, iragazkiak landuko dituzu kontrastea kontrolpean izateko, ikasiko duzu argazkiak sepiaz eta urdinez margotzen, egingo dituzu maskarak hainbat eremutan lan egiteko, eta ikusiko duzu nola atera zukua handigailuari.

  • Dinamizazioa: Davit Amunarriz
  • Datak eta ordutegia:
    • Azaroaren 23a, 24a eta 30a, 17:00-20:00
    • Abenduaren 15a, 17:00-21:00
  • Egunak: ostirala eta larunbata
  • Plazak: 8 pertsona
  • Prezioa: 23 €

Negatiboak ekarri beharko dira positibatzeko (ahal izanez gero zuri beltzekoak). Prozesu osoan parte hartzeko argazki kamera analogikoa ekartzea gomendatzen dugu.

Gora joan