LABORATEGIAK

LABORATORIO KALE ANTZERKIA

Kale antzerkia eremu urbanoan eta aire librean gertatzen da. Publikoak ikuskizunaz goza dezake, ordaindu gabe, oihalik gabe, eta aktoreak eta publikoa hurbil-hurbil daude. Hainbat leku izan litezke agertoki: plazak, merkatuak, geltokiak, kaleak... Trapu Zaharra kale antzerki talde beteranoak gidatuta, kale antzerkia egiteko gakoak zeintzuk diren ikasi ahalko dugu. Lehen saioan, antzerki diziplina horren ibilbidea azalduko digute eta, bigarren saioan, euren azken kale antzerki piezaren sormen prozesuaren xehetasunak emango dizkigute.

  • Dinamizatzailea: Trapu Zaharra Antzerki Taldea
  • Datak: maiatzak 2 eta 9
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Eguna: osteguna
  • Plazak kopurua: 10 pertsona
  • Prezioa: 7,50 €
Gora joan