LABORATEGIAK

LABORATEGIA Supper Club

Supper club edo afari klubean aukera izango dugu elikagai berriak dastatzeko, janaria prestatzen ikasteko eta, batik bat, sukalde kontuez berriketan aritzeko. Taldekideen artean prestatuko dugu afaria, eta prestaketa-prozesuaren esperientzia partekatu ahalko dugu. Laborategian afari ederraz gozatzeko parada izango dugu, konpainia ezin hobean.

  • Dinamizazioa: Gregory Schaefer
  • Gaiak, datak eta ordutegia:
    • Martxoak 30, 16:30-20:30:
      JAMAICA, LEGALIZE IT!: Laborategi honetan uharte zoragarri horretako hainbat errezeta ezagutuko ditugu. Gozamena da jamaikar erara jatea eta edatea: bakailao kruxpetak, jengibrez egindako garagardoa, koko esnetan egositako arroza, barbakoa “Jerk” erara, mangozko chutneya eta gehiago.
    • Apirilak 13, 16:30-20:30:
      SUKALDARITZA BEGANOA MUGARIK GABE:  gure baratza miatuko dugu, zapore berriak ezagutzeko, eta harritzeko moduko ezustekoak izango ditugu. Beganoa izanda edo izan gabe, gozatzeko moduko laborategia duzu. Barazki eta zerealak prestatzeko errezeta berriak, almendra esnea, anakardo gazta eta tarta beganoa.
    • Maitzak 25, 16:30-20:30:
      NEW ORLEANS - Budua eta jazza sukaldean: New Orleanseko gastronomiak historia mitikoa du. Gisatu eta arroz bereziak, arrain eta itsaski freskoak, azkenburuko bitxiak… zapore festarekin gozatuko duzu!
    • Ekainak 15, 16:30-20:30:
      BARBAKOA ARRATSALDEA: Kontadoresen ikasturte amaiera ospatuko dugu, eta horretarako, sukaldetik Kontafestarekin elkarlanean ariko gara, egun horretan baita Kontafest. Laborategi horretan, talde handientzat sukaldean nola aritu ikasi ahal izango duzu.
  • Eguna: larunbata
  • Plaza kopurua: 10 pertsona
  • Prezioa: 8 € saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.
Gora joan