LABORATEGIAK

Laborategi honen helburua artearen historiako narratiba hegemonikoa eraldatzea da, gure genealogia transfeministen memoria kolektiboa berreskuratzeko ariketen bidez.

Lehenengo saioan, errelato edo kontaketa heteropatriarkalaren arrakalak estaliko ditugu. Iraganik gabe, ez dago oraina ez etorkizuna edukitzerik. Horra hor, iraganeko arte guztia auzi politiko bihurtu izanaren arrazoia. ARTEAREN HISTORIA HACKEATU 1
ARTEAREN HISTORIA HACKEATU 2 Bigarren saioan, artista eta talde desberdinak ezagutuko ditugu: argazkigintza bidezko kale esku hartzeak, espazio publikoa hartuta beraien obra politizatuz.

Azken bi saioetan, egingo dugun ekintzaren inguruan ariko gara:

  1. Gaia adostuz
  2. Esku hartzerako irudiak aukeratuz
  3. Kalean itsasteko beharrezko moldaketak eginez
ARTEAREN HISTORIA HACKEATU 3
  • Dinamizazioa: Silvia Ayerra
  • Datak: maiatzak 9, 16, 23 eta 30
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Eguna: osteguna
  • Plaza kopurua: 10 pertsona
  • Prezioa: 15 €
Gora joan