Laborategi honek hainbat jatorritako janaria prestatzeko eta dastatzeko aukera eskaintzen digu. Osagai konbinazio berezi, errezeta berri, askotariko zapore, espezie zein usainekin esperimentatzeko aukera izango dugu. Laborategi amaieran aukera izango dugu prestaturikoa dastatzeko.
- Dinamizazioa: Lander Ganzo
- Gaiak, datak eta ordutegia:
Urriak 19, 16:30-20:30INDIAKO SUKALDARITZA BEGETARIANOAIndiako janari begetarianoa, zalantzarik gabe, munduko hoberenetarikoa da; izan ere, gai baita dilista eta patata apal batzuetatik plater harrigarri eta zoragarriak sortzeko, eragile erlijioso, geografiko eta klimatikoak nahasiz espezien alkimiarekin: chai goxo batekin lagundutako samos, palak paneer, pakhora... |
![]() |
Azaroak 9, 16:30-20:30JAPONIAR ONGAILU ETA SALTSAKJaponiar ongailu eta jatorrizko saltsen analisi eta dastatze laborategia. Bertako sukaldeko oinarrietara bidaiatuko dugu eta handik, kombu eta katsuobushitik, dashia aurkituko dugu. Eta hortik, era ezberdinetako misoak, sake mirinak, shoyuak, wasabiak, shichimi togarashiak, sanshoak, gomak... Oinarri hauekin saltsa tradizional batzuk prestatuko ditugu. |
![]() |
Abenduak 14, 16:30-20:30ASIAKO KALE SUKALDARITZAMunduko sukaldaritzarik sinestezin, atsegingarri,eta zirraragarrienetako bat da Asiako kaleko sukaldaritza. Sormena eta pasioa dario, eta gai da motor bat, parrila bat eta maitasun handiz egunero ehunka pertsonei jaten emateko, Bangkok-eko Ho Chi Minhko edo Bombayko edozein kaleetan eta edozein ordutan: aloo tikki, tom yam kung, okonomiyaki… Bizitza kalean dago! |
![]() |
Urtarrilak 25, 16:30-20:30ARABIAR USAIN GOZOAKOraingo honetan Maroko, Palestina eta Libano bezalako lurraldeetara bidaiatuko dugu. Arabiar munduko errezeta goxoak kozinatzen ikasiko dugu. Espeziak, belar freskoak, fruitu lehorrak eta lekaleak baliatuko ditugu honakoak prestatzeko: baba ganoush, falafel, aranez egindako tajine atsegingarria, Marokoko barboot ogi klasikoa... Bai goxoa! |
![]() |
Fotografías: Lander Ganzo |
- Eguna: larunbata
- Plaza kopurua: 15 pertsona
- Prezioa: 8 € saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.