LABORATEGIAK

ARGAZKIGINTZA: ERREBELATZE ANALOGIKOA

Laborategi honetan bi saio mota izango ditugu. Batetik, argazkigintza saioak eta bestetik, errebelatze analogikoa ikasteko saioak.

Laborategiaren helburua hurrengoa izango da: ikastea errebelatzen, negatiboak lortzen eta paperean kopiak egiten, zuri-beltzean egiten den argazkigintza analogikoaren oinarrizko ibilbidea eginaz. Ikusiko ditugu argazkigintza praktika honek eskaintzen dituen hainbat aukera plastiko. Errebelatzeko eta positibatzeko saioekin hasi aurretik, argazkiak ateratzera joango gara, kamera analogikoa erabiltzen ikasteko: txirrika prestatuko dugu, kameran kargatuko dugu eta bat-bateko argazkiak aterako ditugu. Argia nola neurtu eta irudiak nola lortu ikusiko dugu.

  • Dinamizazioa: Davit Amunarriz
  • Datak eta ordutegia: azaroak 16, 20 eta 27 eta abenduak 4, 11, 14 eta 18
    • Argazkigintza praktika: 2 saio larunbat goizez, 10:00-13:00
    • Pelikula errebelatzea: 3 saio, 18:00-20:30
    • Positibatzea: 2 saio, 18:00-20:30
  • Eguna: asteazkenak (eta bi larunbat argazkigintza praktikak egiteko)
  • Plazak:10
  • Prezioa: 32 €
Gora joan