LABORATEGIAK

MUSIKA ELEKTRONIKO LABORATEGIA

Laborategi honen helburua musika elektronikoaren ekoizpenaren arlora hurbilketa orokor bat egitea da. Hutsetik hasi eta, ordenagailua erabiliz, erritmoak eta melodiak konbinatzen ibiliko gara, teknika eta elementu ezberdinekin. Samplerrak, sintetizadoreak, erritmo kutxak…Teknikatik baino sormenaren ikuspuntutik jorratuko dugu musika elektronikoa, estilo eta etiketarik gabe, ondoren bakoitzak bere moduan jorratu ahal izateko erabilitako elementu horiek.

  • Dinamizazioa: Telmo Trenor
  • Datak: otsailak 4, 11, 18 eta 25
  • Ordutegia: 18:30-20:30
  • Eguna: asteartea
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 12€
Gora joan