LABORATEGIAK

STREET ART: STENCIL

Stencila kale-artearen barnean kokatzen den teknika bat da, eta aurretik moztutako txantiloi baten laguntzaz irudi bat inprimatzean datza.

Laborategi honetan ikusiko dugu stencila tresna eraginkorra dela jendartean mezu bat transmititzeko; izan ere, historikoki, aldarrikapen tresna bezala erabili izan da. Oraingoan, borroka feminista aldarrikatzeko erabiliko dugu. Horretarako, talde osoa bilduko gara eta erabakiko dugu laborategian sortuko ditugun obrak zeintzuk izango diren. Ondoren, erabakitako stencilak sortuko ditugu denon artean. Bukatzeko, eginiko lanarekin eta espraiak erabiliz, kalean esku-hartze bat egingo dugu, hiriko hormetan gure irudiak ezarriz.

  • Dinamizazioa: Jordi Bermejo
  • Datak: otsailak 6, 13, 20, 27 eta martxoak 5
  • Ordutegia: 18:00-20:30
  • Eguna: osteguna
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 18,75€
Gora joan