LABORATEGIAK

FEMINISMOA: indarkeria matxistari aurre egiteko protokoloak sortzen

Nolakoak dira gure espazioak? Seguruak dira guztiontzat? Egoera matxistak gertatzen al dira gure guneetan? Zer egin dezakegu gure espazioak seguruago izan daitezen?

Laborategi honek eskaini nahi duena da gune ezberdinetan gertatzen diren egoera matxisten inguruko hausnarketa bultzatzea Kontadores Gazte Zentroko gazteekin eta arduradunekin, eta egoera horiei aurre egiteko baliabideak ezagutzea. Hausnarketa horren baitan, protokolo ezberdinak sortuko dira parte hartzaile guztien artean.

  • Dinamizazioa: Eider Goiburu
  • Datak eta ordutegia:
    • Indarkeria Matxistaren gaineko hausnarketa: urriak 9, 16 eta 23 (17:00-20:00)
    • Protokoloen garapena: azaroak 6 (17:00-20,00)
    • Protokoloen bateratzea: azaroak 13 (17:30-19:30)
  • Eguna: asteazkena
  • Plazak: gutxienez 6 eta gehienez 20 parte hartzaile
  • Prezioa: DOAKOA

feminismoa 03

Gora joan