LABORATEGIAK

Ideietatik proiektuetarako ibilbidea

Laborategia 4 saiotan zatitzen da:

  • urriak 15, asteartea
    Ideiatik proiektura: buruan zerbait egiteko ideia baduzu baina oraindik guztiz definitu gabe baldin baduzu, edo zer egin bai baina nola ez badakizu, tailer honen bitartez ideiagintza prozesu bat biziko duzu, erreminta eta dinamika berritzaileak landuz eta egin nahi duzun proiektu hori definituz.
  • azaroak 12, asteartea
    Design Thinking: tailer honetan zerbitzu edo produktu bat diseinatzen arituko gara. Horretarako gero eta ezagunagoa den Design Thinking-ak eskaintzen digun metodologia ezagutu eta praktikan jarriko dugu, zure proiektu profesionalari edo pertsonalari forma emateko.
  • abenduak 10, asteartea
    "Canvas” negozio eredua: negozio edo proiektu bat martxan baduzu edo zerotik hasi nahi baduzu, “Canvas” erremintak erraztu egingo dizu zure proiektua definitzea eta bere osotasunean ikustea. Proiektu orori forma ematen lagunduko dion oinarrizko galdera batzuk era bisual eta dinamiko batean erantzungo ditugu saio honetan, gure estrategia eta ekintza plana definitzen lagunduz.
  • urtarrilak 16, osteguna
    Nola aurkeztu zure proiektua: tailer honetan ikasiko dugu nola aurkeztu zure proiektua; hau da, nola aukeratu mezu garrantzitsuenak, nola neurtu denbora eta nola azaldu entzuleak jakin nahi dituen atalak. Zatoz zure aurkezle doaiak praktikan jartzera!

Saioak elkarren artean independenteak dira. Guztietan parte hartu nahi izanez gero, saio bakoitzean izena eman beharko da.

Dinamizazioa: Mondragon Team Academy

Ordutegia: 17:00-20:00

Plazak: 20

Prezioa: DOAN

Gora joan