LABORATEGIAK

 Supper Club

Supper club edo afari klubean aukera izango dugu elikagai berriak dastatzeko, janaria prestatzen ikasteko eta, batik bat, sukalde kontuez berriketan aritzeko. Taldekideen artean prestatuko dugu afaria, eta prestaketa-prozesuaren esperientzia partekatu ahalko dugu. Laborategian afari ederraz gozatzeko parada izango dugu, konpainia ezin hobean.

Dinamizazioa: Gregory Schaefer

Gaiak, data eta ordutegia:

  • Martxoak 21, 16:30 - 20:30
    LIBANO
    Libanoko janaria jaki erdi-orientalaren adibide ezin hobea da: Errezeta eta zapore mediterraneoen, arabiarren, asiarren eta Afrikako iparraldekoen nahasketa bat da. Oilaskoa kebab estiloan egingo dugu, humusa, berenjena patea, espezia ogia eta, amaieran, baklavah. Eguzkiaren janaria da ehuneko ehunean.

  • Apirilak 4, 16:30 - 20:30
    MAROKO, HAIN GERTU ETA HAIN URRUN
    Fezeko edo Marrakexeko medinetan galtzea dibertigarria da oso, jende, kolore, usain eta jateko gauza gozo asko izaten baitira... Kontadores zentroko sukaldean egotearen antzekoa da! Tailer honetan hegoaldeko gure bizilagunen sukaldaritza ondarea goratuko dugu hauek guztiak esploratuta: kuskusa, tagine, thé à la menthe eta gehiago!

  • Maiatzak 30, 16:30 - 20:30
    TOSCANA
    Italiaren iparraldeak ohikoak ditugun errezeta eta zaporeez bestelako errezeta eta zaporeak eskaintzen dizkigu. Laborategi honetan ez izan buruan pizza eta tomateak. Porchetta de Firenze, farro eta kale de Lucca, polenta eta sukaldaritzaren hiriburu bateko sorpresak esploratuko ditugu.

  • Ekainak 13, 16:30 - 20:30
    MUNDUKO PINTXOAK
    Kaleko janaria da chef honi gehien gustatzen zaiona. Beraz, tailer honetako parte hartzaileek munduari bira ematen dioten zaporeak dituzten plater txiki batzuk prestatuko dituzte. Hemen normalean kozinatzen ditugun proportzioen ordez, tailer honetan kantitate handiak prestatuko ditugu Kontadores zentroko familia elikatzeko, uda iritsi aurreko azken saioan. Erdi-tailerra eta erdi-catering profesionala, lan egiteko prest egoten ikasiko dugu, festaz gozatzeaz gain.

Egunak: larunbata

Plazak: 12

Prezioa: 8€ saio bakoitzeko. Saioak elkarren artean independenteak dira.

Gora joan