LABORATEGIAK

GORPUTZ KONTZIENTZIA

Gorputzaren kontzientzia izatea eta norbere gorputzaren presentziaz jabetzea baliagarriak dira bizitzaren hainbat esparrutan. Ez soilik kamera aurrean agertzeko edo agertoki baten gainean aritzeko. Oinarrizko Gorputz Kontzientzia Terapiaren elementuak hartuko ditugu abiapuntu gisa eta, ariketa gidatu batzuen bidez, gorputzarekin konektatzen ikasiko dugu. Eguneroko bizitzan aplikatu ahal diren ariketa sinpleak egingo ditugu. Horrez gain, saioetan biziko ditugun esperientzien inguruko hausnarketa eragingo dugu.

  • Dinamizazioa: María Alonso del Val
  • Datak: otsailak 9, 16, 23 eta martxoak 2, 9, 16, 23, 30.
  • Ordutegia: 18:30 - 20:00
  • Eguna: asteartea
  • Plazak: 8
  • Prezioa: 18 €
Gora joan