LABORATEGIAK

DANTZA: DANCEHALL

Dancehalla Jamaikatik datorren dantza estiloa da. Kalean sortutakoa da, eta hastapenean dantzatzen zen Jamaikako musika herrikoia eta sound systema nahasirik. Gaur egun, batik bat, taldean dantzatzen den estiloa da eta egunerokotasunean egiten ditugun mugimenduak imitatzen ditu. Laborategi honetan, dancehallaren oinarrizko pausuak landuko dira, eta baita mugimendu zein koreografiak gauzatzeko teknikak ere. Laborategia pentsatuta dago dantza mota hau ezagutu nahi dutenentzat edo, ezagututa ere, orain duten ezagutza aberastu eta sakondu nahi dutenentzat.

  • Dinamizazioa: Maider Ferreira
  • Datak: otsailak 10, 17, 24 eta martxoak 3, 10, 17, 24, 31.
  • Ordutegia: 19:00 - 20:15
  • Eguna: asteazkena
  • Plazak: 8
  • Prezioa: 14€
Gora joan