LABORATEGIAK

21 Dancehall beteta

Dancehalla Jamaikatik datorren dantza estiloa da. Kalean sortutakoa da, eta hastapenean Jamaikako musika herrikoia eta sound systema nahasirik dantzatzen zen. Gaur egun, taldean dantzatzen den estiloa da batik bat, eta egunerokotasunean egiten ditugun mugimenduak imitatzen ditu. Laborategi honetan, dancehallaren oinarrizko pausuak landuko dira, eta baita mugimendu zein koreografiak gauzatzeko teknikak ere. Laborategia dantza mota hau ezagutu nahi dutenentzat dago pentsatuta edo, ezagututa ere, dakitena aberastu eta sakondu nahi dutenentzat.

  • Dinamizazioa: Maider Ferreira
  • Datak: apirilak 21 eta 28, maiatzak 5, 12, 19 eta 26, ekainak 2, 9 eta 16.
  • Ordutegia: 19:00 - 20:15
  • Eguna: asteazkena
  • Plazak: 8
  • Prezioa: 15 €
Gora joan