LABORATEGIAK

KONTADORES ILUSTRAZIOA

Udaberri hau kolorez beterik dator, hilabetean behin ilustrazioaren inguruko saio bat antolatu baitugu. Teknika ezberdinak ikasteaz, sorkuntza esperimentazioaz eta marrazteaz gozatzeko aukera izango da bertan.

SORKUNTZA ESPERIMENTAZIOA

Espraia, tinta, akuarela… teknika ezberdinekin esperimentatuz testura eta orban ezberdinak sortuko ditugu, paper zuriari aurre egiten lagunduko digutenak. Jolas moduan hartuko dugu laborategi hau, zoriak eta gure eskuek unibertso eta pertsonaia ezberdinak sortzera eramango gaituztelarik. Sormena indartzeko moduak ezagutuko ditugu, gure gaitasunak martxan jarriko dituzten ariketen bitartez. Sorkuntza prozesu bat abiarazteko, teknika bakoitzarekin datozen aukerak, euskarriak eta beharrezko baliabideak ikasiko ditugu.

  • Dinamizazioa: Pili Aguado
  • Data: martxoak 19
  • Eguna: larunbata
  • Ordutegia: 17:00-21:00
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 6€
Kontadores Ilustrazioa Sorkuntza Esperimentazioa min

ILUSTRAZIO BOTANIKOA AKUARELAZ

Ilustrazio botanikoa landare espezieen forma, kolore eta xehetasunak irudikatzeko artea da. Laborategi honetan akuarelaren oinarrizko teknikak ikasiko ditugu, baita teknika moderno ezberdinak ere gure ilustrazio botanikoetan erabiltzen hasteko. Marraztuko dugu landareak bertatik bertara begiratuz eta, ariketa ezberdinen bitartez, ilustrazio anitzak sortuko ditugu saioan zehar.

  • Dinamizazioa: Pili Aguado
  • Data: apirilak 2
  • Eguna: larunbata
  • Ordutegia: 17:00-21:00
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 6€
Kontadores Ilustrazioa Akuarela Botanika min

KOADERNO ZABALGARRIAK

Koaderno zabalgarri erraz eta ezberdinak sortuko ditugu hainbat teknikaren bitartez: collage-a, margoa, marrazketa, akuarela etab. Ariketa ezberdinekin esperimentatuz gure sorkuntza koaderno propioa egingo dugu.

  • Dinamizazioa: Pili Aguado
  • Data: maiatzak 7
  • Eguna: larunbata
  • Ordutegia: 17:00-21:00
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 6€
Kontadores Ilustrazioa Kuaderno Zabalgarria min

COLLAGE

Sorkuntzarako teknika ezberdinak ezagutuko ditugu laborategi honetan, eta ez da aurretiko esperientziarik behar. Argazki zaharren irudietatik abiatuko garak, hauen fotokopien gainean esku hartuko dugularik teknika ezberdinen bitartez: monotipia, collage-a, marrazketa, testua, etab.

  • Dinamizazioa: Pili Aguado
  • Data: ekainak 4
  • Eguna: larunbata
  • Ordutegia: 17:00-21:00
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 6€
Kontadores Ilustrazioa Collage min
Gora joan