LABORATEGIAK

STORYTELLING. ISTORIOAK KONTATZEAREN ARTEA

DANTZERTIrekin elkarlanean

Storytelling-a antzerkiaren eremuko metodo bat da, bat-batekotasuna, sormena eta buru-bizkortasuna lantzen dituena. Berezkoa dugun istorioak kontatzeko gaitasunean murgilduko gara laborategi honetan, hitzetik abiatuz, gorputzetik pasa eta entzulearekin hartu-eman bat eraikitzen ikasiko dugu. Gure buruko trabak askatzen saiatuko gara horrela, eta sormena garatzeko dinamika desberdinen bidez jolas egingo dugu. Antzerkian zein jende aurrean hitz egiten dutenentzat baliagarri izan daiteke laborategi hau, eta interesa duen edonorentzat dibertigarri.

  • Dinamizazioa: Aitzol Villahoz
  • Datak: Maiatzak 7 eta 14
  • Ordutegia: 17:00 - 20:00
  • Eguna: larunbata
  • Plazak: 10
  • Prezioa: 9€
Gora joan