LABORATEGIAK

STORYTELLING. ISTORIOAK KONTATZEAREN ARTEA

Euskadiko Arte Dramatiko eta Dantza Goi Mailako Eskolarekin batera antolatutako laborategia

Gazteen Antzerki Topaketetan senior mailako irabazleei eskainitako laborategia.

Storytelling-a antzerkiko metodo bat da, berehalakotasuna, sormena eta buru-arintasuna lantzen dituena. Laborategi honen bidez, kontuak kontatzeko dugun berezko gaitasunean sakonduko dugu. Hitzetik hasi, gorputzarekin segi eta entzuleekin harreman bat eraikitzen ikasiko dugu azkenean. Sormena garatzeko dinamika batzuen bidez jolas egin eta gure buruak jartzen dituen oztopoak gainditzen saiatuko gara.
Laborategi hau interpreteentzat edo lanean jendaurrean hitz egin behar dutenentzat izan daiteke egokia, eta dibertigarria da interesa duen guztiarentzat.

*Laborategi honen inguruan interesa edukiko bazenu jarri harremanetan gurekin Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidean etorkizunean egon daitezkeen saioen inguruan.

  • Dinamizatzailea: Aitzol Villahoz
  • Data: urriaren 29a
  • Ordutegia: 10:00 - 13:00 eta 15:30 - 17:30
  • Eguna: larunbata
  • Plazak: 10
  • Prezioa: doan

Dantzerti - EUSKADIKO ARTE DRAMATIKO ETA DANTZA GOI MAILAKO ESKOLA · ESCUELA SUPERIOR DE ARTE DRAMÁTICO Y DANZA DE EUSKADI

Gora joan