LABORATEGIAK

ARTXIPELAGO: Sorkuntza eta Rol tailerra

Artxipelago marrazkiaren, sormenezko idazketaren eta rol-jokoen bidez munduak sortzeko laborategi bat da. Hiru ataletan banatuta dago: bata, mundu-diseinuari buruzkoa, kolektiboki marraztuko duguna; bestea, pertsonaiena, deskribapenak eta erlazioak idatziz sortuko duguna; eta hirugarren atala, mahai jokoez osatua, non sortutako mundu horiek rol partida batean edo gehiagotan biziko ditugun.

  • Dinamizatzailea: Iñigo Benito
  • Egunak: Azaroak 9, 10 eta 11
  • Ordutegia:
    • Azaroak 9: 17:00 – 20:00 (talde osoa)
    • Azaroak 10: 17:00 – 20:00 (A taldea)
    • Azaroak 11: 16:00 – 19:00 (B taldea), 19:00 – 22:00 (D taldea)
  • Eguna: osteguna, ostirala, larunbata
  • Plazak: 15
  • Prezioa: 18€
Gora joan