LABORATEGIAK

JANTZIAK. ZIRRIBORROTIK OHOLTZARA

Tailer honetan Ikuskizun baten sustraiak, eta bertan jantziek eta sormen prozesuek duten garrantzia esperimentatzeko eremua aurkituko duzu. Inoiz galdetu al diozu zeure buruari nork janzten dituen artistak? Nola sortzen diren jantziak edo zein irizpide erabiltzen diren? Nola eraikitzen diren pertsonaiak? Nork erabakitzen dituen? Galdera horien erantzunak jakin nahi badituzu, gerturatu laborategi honetara eta hemen ikasiko duzu pertsonaia bat nola eraikitzen den, nola sortzen den ikuskizun bat.

Jantzien lantegi dinamiko honek, duzun sormena garatzeko teknikak eskura jarriko dizkizu. Ideia batekin abiatuz, zirriborro bat osatuz, pertsonaia desberdinak eraikiko dituzu, baita hauen jantziak ere. Sortutakoak ZirkuSS zirku garaikideko konpainiaren eta bertako artisten jantzietarako balioko du. Nori zuzenduta dago? Moda, artea, arte eszenikoak eta, batez ere, jolastea gustuko duten pertsona sortzaile guztiei.

ZirKuSS Donostiako lehen zirku garaikide konpainia da, herritarrak eta Gipuzkoako agente profesionalak batzen dituena, sormena sustatu eta prozesu kreatiboa erakusten duena. ZirKuSS-ek tailerretan parte hartzeko eta emaitzak amaierako ikuskizun batera eramateko aukera ematen dizu.

  • Dinamizatzailea: ZirkuSS eta AEG-ko ikasleak
  • Egunak: urriaren 25etik urtarrilaren 24ra bitartean
  • Ordutegia: 18:00 – 20:00
  • Eguna: asteazkena
  • Plazak: 12
  • Prezioa: 35€
Gora joan